Muruetako eraikuntza eskolako irakaskuntza eta lan/ekoizpen espazioak osatuko dituzten bolumenak orubera trenez eramango dira. Bagoiek 2.5 x 12 x 4 m3 garraiatu dezaketenez, tailer-pabilioien eraikuntzan 2.5 x 6 x 4 m3-dun modulo erdi-aurrekoitziak erabiltzea proposatzen da, bagoiko bi modulo eramanez.
Gune publikoa (erakusketa aretoa + areto nagusia) osatzen duten espazioak zein gune pribatua (administraziorako eta irakasleentzako bulegoak, aldagelak...) osatzen duten espazioak teileriako labearen aztarnen inguruan kokatuko dira. Espazio hauen zimentazioa aurrez dagoen teileriaren zimentazioarekin kointzidituaraziko da, hau berrerabiltzeko.
Eraikuntza eskolaren programa lau zatitan banatzen da eta horrela lau eremutan banatzen da orubean. Teileriako labearen gainean aintzinako estalkia gogora ekarriko duen estalkiak, aurrez esan moduan, gune publiko eta pribatuko aktibitateak jasoko ditu. Bestetik irakaskuntza/lan/ekoizpenera zuzendutako tailer-pabilioiak hiru izango dira.
1.- ZERAMIKA ZURIAK: itxiturak + egitura metalikoen babesak
2.- ZERAMIKA: itxitura panelak + isolamendu akustikorako panelak
3.- ZURA: zurezko egiturak
Lau guneak orubetik banatzen dira plataformen gainean kokatuz. Orubeak drainadura arazoak ditu eta marea gora zein euriteekin urez betetzen da. Plataforma nagusiak lurretik bereizita doan bide sare batez lotzen dira eta bitan zatitua dago. Lehena eraikuntza eskolari dagokiona eta bigarrena txalupetara heltzeko moiletara dijoana. Eskolara sartu haurretik bereizten dira txalupen erabiltzaileak eraikuntza eskolara sartu behar ez izateko.
Behin plataformak eraikita 2.5 x 6 x 4 m-ko moduluak kokatu daitezke. Tailer-pabilioien estantzia ezberdinak gune zentral baten inguruan kokatzen dira, horrela hauetako edozeinetik besteetan burutzen ari diren aktibitateak jarraitu daitezke (edo presente izan). Estantziak:
- Irakaskuntza gela 7.5 x 12 m2 (6 modulo)
- Lan eta ekoizpen espazioa 10 x 18 m2 (12 modulo)
- Material eta tresna biltegia 7.5 x 12 m2 (6 modulo)
- Ekoizpenaren biltegia 7.5 x 12 m2 (6 modulo)
- Komunak eta aldagelak 7.5 x 6 m2 (3 modulo)
Hiru tailer-pabilioiak era berean beste gune handiago baten inguruan kokatzen dira. Era honetan ikasgai ezberdinetan murgilduta dauden ikasleek eskolako beste ikaskideen berri dute, talde bakar handi bat sortuz.
Tailer-pabilioien zonaldearen erdian liburutegia kokatzen da hiru taldeek eskura izan dezaten eta uretatik gertu izan dadin, honen inguruan elkartze espazioak sortuko bait dira.
Eraikuntza sistemei dagokionez, eskolan erakusten diren gai guztiek eraikinetan errepresentazioa izango dute. Horrela zurezko zein metalezko egiturak, egitura babes zeramikoak, itxitura eta barne-banaketa panel zeramikoak erabiliko dira.