Urdaibai barruan, Murueta eta Busturia inguruetan, tradizionalki aktibitate industriala zeramikari lotura egon da. Alde batetik Muruetako Teileria dugu, non bertako buztinarekin adreilu eta teilak produzitzen ziren. Lehen lantegia 1892an ireki zen Muruetan, "La Estrella" zuen izena eta Urdaibaien irekitako lehen fabrika izan zen. Ondoren "Aurrera" eta "Cerámicas Murueta" izenekin lan egin zuten labe haiek 1973 urtera arte.
Bestetik Cerámicas de Busturia ditugu, non zeramika zuria lantzen zen menajerako piezak eta dekorazio pieza landuagoak sortzeko. Euskal arteari buruzko publikazioetan portzelana erdiko pieza hauen inguruko gogoetak egiten dituzte garai honenetan izatera iritsi ziren kalitateagatik.
Gaur egun zeramikarekin zerikusia duten aktibitate hauek desagertuak daude. Horregaitik Urdaibaiko eremu hau berreskuratzeko ezarriko den aktibitatea tradizioko eraikuntza ogibideak berreskuratzeko eskola izango da. Katalizadore moduan funtzionatuko duen eraikuntza eskolan zeramikaren erabilera eta produkzio gaurkotuek hartuko dute pisua. Horrela, zeramikaren lau erabilera berrien inguruko ikerketa, irakaskuntza eta produkzioan jardungo dute Muruetan.
1- Kanpokaldetarako buztinezko aplakatu zeramikoa.
2- Barnekaldetarako isolamendu akustikorako zeramika panelak.
3- Kanpokalderako zeramika zurizko aplakatuak.
Frederic Borel-en proposamena Craft-entzat.
4- Egitura metalikoak suarekiko babesteko pieza zeramikoak.
Lacaton+Vassal-en proposamena Craft-entzat.
Modu honetan adreilu formatoan eraikuntza sistema hezeetan errege izan den materialari etorkizuna den lehorreko eraikuntza sistema desmuntagarrietan leku berri bat bilatu nahi zaio.